top of page

Zinemakumeak 22. aldiz iritsi dira Bilbora

  • Irantzu Barrondo Eizagirre
  • 21 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Emakumeek zuzendutako zinema erakusketaren 22. edizioa ospatuko da BBK aretoan aste hontan zehar

Beldurrezko generoa oinarri hartuta, urriak 16an, asteartean, eman zioten hasiera Emakume zinegileen aurtengo edizioari. Urtero bezela, Bilboko BBK aretoan izango da aurtengo edizioa ere, eta sei egunetan zehar luzatuko da (urriaren 16tik, urriaren 23ra), nahiz eta Bilborock eta Azkuna zentroan beste hainbat ekintza topa ditzazkegun. Izan ere, programan pelikula edo film luzeak aurkitzeaz gain, film labur, hitzaldi eta mahi inguruak ikusiko ditugu.


Sei egun hauetan zehar, 16 nazioarteko produkzio ikusi ahal izango dira; 6 film luze eta 10 labur, egunean 2-3 proiekziotan banatuta. Luzeenen artean; Most beautiful island (AEB/Espainia), American Mary (AEB), Evolution (Frantzia), Los viajeros de la noche (AEB), The love witch (AEB) eta La proxima piel (Espainia) filmak ditugu. Eta laburrenekin berriz; Grammy (AEB), The stylist (AEB), Bestaldetik (Espainia), Jules D. (Espainia), Bright lights (Espainia), Madre de dios (Kanada), La peau sauvage (Kanada), Creswick (Australia), Extatico (Espainia) eta The beast (Kroazia) aurkitu ditzazkegu. Hauen artean aipamen berezi bat merezi du “Bestaldeik” film laburrak, izan ere; Mar Gonzalez Ruiz de Larramendik zuzendutako eta gidoitutako lana Joseba Sarrionandiaren ipuin batean oinarrituta dago, “Ez gara gure baitakoak” liburuaren parte dena.


Aurtengo edizio honetan, BBK aretoan izango diren ekintzez gain, beste hainbat jarduera palalelo aurkituko ditugu txoko ezberditetan. Hauen artean dokumentalen eta laburmetraien proiekzioak, saio bereziak eta zinema emanaldi txikiak topatuko ditugu. Azken hau dugu Haurrentzako zinema emanaldia, Zinetxiki Zinemaldi Internazionalaren laguntzatz urriak 17 asteartean BBK aretoan ospatuko dena. Gernikako Lizeo antzokian ere saio berezia izango dugu; “Bright lights” lanarekin, baina honako hau azaroaren 2an, ostegunean. Hauez gain, París era mujer (Maiatzak 29-30, Azkuna zentroa) eta Las lágrimas de África (Azaroak 17 osteguna, Bilboko Berreginen museoa) dokumentak proiektatuko dira. Azkenik, Carole Roussopoulosi buruzko zinema dokumentaleko atzera begirakoa aurkeztuko da, Azkuna zentroan berriz ere, Maiatzak 29 eta 30ean, eta beldurrezko laburmetraien proiekzioa, urriak 26 ostegunean, Louise Michel liburudendan.


22 urte pasa dira jada lehen edizioa egin zenetik 1995.urtean, eta hainbat genero izan dira jaialdia zuzendu dutenak; komedia, animazio esperimentala, zine beltza... eta haurten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 28.astearekin lankidetzan beldurrezko generoa hartu dute oinarri, honi ikuspegi berri bat eman nahian. Jaialdiaren egitarauan ikusi dezakegun bezala, gizonezkoen begiradaren monopolioarekin hausten sahiatzen dira, amatasunaren trauma, gorputza objetu bihurtzea eta emakumezkoen sexualitatearen boterea arketipoak birdefinituz. Sahiakera honen adibide eta bertan gonbidatu izango ditugu; Isa Campo (gidoilaria, zuzendaria, ekoizlea eta zinema zuzendaritzako irakaslea); Ana Asensio (aktore, zuzendari eta gidoilaria); Begoña del Teso (kazetaria eta zinema kritikaria); Desirée de Fez (zinema kritikaria); Itxaso del Castillo (kazetaritzan lizentziatua); Lucía Martínez Odriozola (kazetaria); Norma Vila (Argazkigintzako Zuzendaritza espezializatua); Vanesa Fernandez (Guerra ikus-entzunezkoen komunikazioko lizentziatua eta Dokumental eta Ikus entzunezkoen Idazketako espezialista); eta, Violeta Kovacsics (Zinematografiaren teorian, historian eta dokumentazioan doktorea).


Aurten ere, “Simone de Beauvoir” saria banatuko da, eta honako hontan Isa del Camporentzat izango da La proxima piel filmarekin. Saria emateko ekitaldia, urriak 21 larunbatean banatuko dute BBK aretoan 21:00etan. Honen aurretik (19:00tan), The beats film laburra eta La proxima piel film luzea proietatuko dituzte aretoan bertan. Gainera urtero bezela, XPREST! AUX. Zine Express Lehiaketaren ekitaldia egingo da igandean Bilborocken. Aurtengoa 6.edizioa izango da, eta BBKren, Bilboko Udalaren, Emakunderen, Bilbao Historikoren Bizkaiko Aldundiaren laguntza izango dute.


Informazio gehigarria:





Comments


ZIBERKAZETARITZA

KONGRESUA

bottom of page