Velozet deabru berria iritsi da Doka aretora
- Irantzu Barrondo Eizagirre
- 17 oct 2017
- 2 Min. de lectura
Psilocybeneatik datorren rock talde Hondarribitarrak lehen diska aurkeztu du ostiral hontan

Velozet rock talde berriak, ostiral hontan aurkeztu du haien lehen diskoa Donostiako (Antiguoko) Doka aretoan. Nahiz eta duela bi hilabete argitaratu “Deabru berriaren jaiotza” bezala izendatutako lana, Replica talde Kataluinarrarekin batera egin dute diskaren aurkezpen birako geldialdi hau Hondarribitarrek, bigarengo hauen azken lanaren aurkezpena ere izanik. Estreinaldia gaueko 20:30tan izan da, eta sarrerarekin batera diska bat oparitu dute.
“Deabru berriaren jaiotza” izan da Velozeten lehen lana, 2013ean sortu zenetik. Nahiz eta uztailaren 31ean argitaratu zuten diskoa, eta abuztuak 16tik salgai egon den hauen weborrian, Irailan hasi zen geldialdi hontan ikiusi dugun diskaren aurkezpen bira ofiziala. Azken hilabete honetan, Psilocybenean Supersuckers taldearekin batera eta Lezoko Santa putz jaitan ikusi ahal izan ditugun harren, ez zen lehen aldia taldea estenatoki gainean ikusi duguna. Izan ere, 2016.urtean taldeak estreinu kontzertua eman zuen Surfin Caos Donostiarrekin batera etxean, Psilocybenea aretoan.
Data bat jarri ezin daitekeen arren, urte asko darama Velozet taldeak lanean. Hainbat musikari eta abeslarirekin proba egin ondoren 2014/2015.urtean elkartu ziren lehen lan hontan parte hartu duten 5 taldekideak, taldeari “Velozet” izena jarriz. Xavi Perez "Bull" (baxu-jolea), Xabier Calvo (gitarra), Miliko Velocet (gitarra), Mikel Tife (abeslaria) eta Odei Barrondo (bateria) izan ziren boskote sortzailea, nahiz eta azken kontzertuetan taldeko bateria berria ikusi izan dugun Hodei Eceiza.
Naiz eta Gipuzkoarren lehen lana izan, ostiral gabeko kideentzat, Replica taldearentzat, jada hirugarren diskaren aurkezpen bira izango da honako hau. Izan ere, 2012tik “Hem perdut la por” eta “Prour control” lanak aurkeztu dizkigun taldeak, honako hontan “Inercia” izeneko azken lanarekin bisitatu du Euskal Herria. Vilafranca del Penedèsetik (Katalunia) datorren taldea, el Jordi Martos, el Moi, el Gallegu eta el Txuta partaideak osatzen dute. Azken hau, Velozet taldeko “Bull”ekin batera Inadaptats talde ezagunean ibilitakoa da, eta 15 urte elkarrekin lanean ibili eta banandu ondoren, berriro ere Dokako estenatokian topo egin dute, baina kasu hontan bakoitzak bere talde berriarekin.
Lagun arteko giroa izan da nagusi honako hontan. Hala ere, hau hasiera bakarrik izan da taldearentzat, izan ere, bira honen hurrengo geldialdia Urriak 21ean egingo dute Beran, gaueko 22:30tan. Kataku herri ostatuan izango zita, “Lurraren gaua” izenpean, hauekin batera herriko hainbat DJ izanik.
Informazio gehigarria:
VELOZET
REPLICA
PSILOCYBENEA
DOKA ARETOA
INADAPTATS
Comments