miszelanea
ZIBERKAZETARITZAREN NAZIOARTEKO IX. KONGRESUA
GURE ESPERIENTZIA
Duela urtebete baino zertxobait gehiago urduritasunek eta ezjakintasunak lo ordu dezente ostu zizkiguten. Unibertsitateko lehen urtean –ez bada urte denetan– mila eta bat duda dauzkazu buruan: aukeraketa ona egin duzun, damutuko ez zaren, beste zerbait egin beharko ote zenuen... Hamaika duda, hamaika presio, hamaika buruhauste eta hamaika kakalarri.
Zorionez, badaude tartetxoak egiten gabiltzanaren zergatia gogora ekartzen digutenak. Guri kameraren atzean egotea gustatzen zaigu, gauzak kontatzeko irudimena erabiliz burua apurtzea gogoko dugu, kontatzen denaren atzean kontatu gabe zer uzten den jakiteak erakartzen gaitu, irudi, karaktere zein soinu bidez barruan duguna kanporatzea gustuko dugu, sarean arakatzean bertan lotuta geratzeak intriga sortzen digu, informazio hartu-emanak eszitatzen gaitu. Maite dugu komunikatzea; eta kongresu honek hori guztia ez ahazten lagundu digu.
Alaitz, Irantzu eta Maddalen gara, publizitateko eta kazetaritzako bigarren mailako ikasleak, eta zuen begiak, belarriak, mingaina, sudurra eta hatzak izateko prestatzen gabiltza.
Gurekin parte hartu nahi prestaketa horretan?
![]() | ![]() | ![]() |
---|---|---|
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() |
arkaren inguruan egindako mahaingurua izan da gehien gustatu zaidana; nire graduarekin (Publizitatea eta Harreman Publikoak) zerikusi gehien duena izan baita. Txikitatik gustatu izan zaizkit kamerak; argazkiak, bideoak eta horietako protagonista izatea. Gaur egun, aldiz, kameraren atzean disfrutatzen dut gehien; inspiratzen nauten gauza guztiei "click" eginez eta luzerako gorde nahi ditudan momentu bereziak hilezkor bihurtuz. Beraz, kongresua kamera ateratzeko aitzakia bat izan da niretzat.
M
Alaitz
ELORRIETA BARRENA

Publizitate ikaslea
GERNIKA-LUMO





ormenetik hasi, sorkuntzari heldu eta sorlanean amaitu. Izan ere, nork ezarri zigun kazetaritza soilik gertaera bat kontatzea zela? Datuak botatzea? Hitzak lotzea? Are gehiago da. Askoz gehiago. Kamara, mikrofono, flash eta kuadernoen artean murgildu gara egun haueta zehar, eta zer esan... mundu berri baten ateak ireki zaizkit. Letren mundutik, irudi zein zentzumenen mundurako ateak.
Lehen aldiz ulertu dut klase berean biltzen garen hiru graduen lotura. Etorkizuneko kazetariak, ikus entzunezko komunikatzaileak eta publizistak batera lanean, eta emaitza hemen duguna: ziberhedabide bat.
Ez dut uste gehiago esaterik dagoenik, esaldi ezagunaren antzera; argi geratu da nundik gatozen eta norantz goazen. Sortzaileak gara, sortzaile hasiberriak, baina luzea izango da gure bidea.
S
Irantzu
BARRONDO EIZAGIRRE

Publizitate ikaslea
HONDARRIBIA





entzumenak gustuko ditut, inguratzen nauenaz jabetzea gustatzen zait. Ez nekien kazetari izan nahi nuenik –egia esan oraindik ere ez nago oso seguru–, baina argi neukan jakinminak bultzatzen nauela egiten ditudan guztiak egitera. Eta, zentzumenak gustuko ditudan heinean, jendearen zentzumenetan eragitea gustatzen zait – baina ez jendeak nire zentzumenetan eragitea beste. Bi egun hauetan kamera eta teklatuaren atzetik zuon zentzumenetan eragiteko aukera izanagatik gozatu ahal izan dudana baino, kongresuko hizlariek eta beraien eskarmentuek espero ez nituen zentzumenak mugiaraztean gozatu dut. Ezezagunak zitzaizkidan zentzumenak piztu dizkidate, eta zentzumen horiek konturarazi didate bide onetik noala; duela urtebete eta zertxobait gehiago erabaki zuzena hartu nuela. Esperientzia aberasgarria iruditu zait oso, joan den astean baino argiago daukat nik ere irakurtzen, entzuten, ikusten, sentitzen nauen ororengan horrelako ezusteko zentzumenak piztu gura ditudala.
Z
Maddalen
OMAETXEBARRIA LANDA

Kazetaritza ikaslea
GERNIKA-LUMO





Bakoitzak bere modura, baina hirurok disfrutatu dugu esperientziaz. Hitzaldi zein mahainguru interesgarri eta aberasgarriak izan dira, etorkizunean gure ogibidea izango den horretaz gehiago dakigu orain; ikusi dugu badagoela aukera gura dugun hori egiteko. Baina, horretaz gain, biharko lan –ogibide– hori bizi ahal izan dugu, praktikan jarri. Praktikan jarri ez ezik, guk gura bezala jarri ditugu praktikan: gure kriterioak erabiliz, gustuak eta ideiak pantailan islatuz... Eta pasa den urteko urduritasunak desagertuz joan dira, gustura sentitu garelako egin dugun lan hau egiten.
Esperientziaz ez ezik elkarretaz ere disfrutatu dugu. Hori da egindako lanaz harro egoteko arrazoi nagusia, eta harro gaude zuekin partekatu ahal izanagatik.
Lan honekin guk bezain beste disfrutatzea espero dugu. Ondo izan! miszelanea

