miszelanea
ZIBERKAZETARITZAREN NAZIOARTEKO IX. KONGRESUA
ZIBERKAZETARITZAREN NAZIOARTEKO IX. KONGRESUA
Beste urte batez ere Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresua (ciberpebi bezala ere ezaguna) ospatu da Bilboko Bizkaia Aretoan, azaroaren 27an eta 28an zatitutako bi jardunalditan. Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatuta, aurtengoa kongresuaren IX. edizioa izan da, "Berrikuntza eta ekintzailetza audientzien zerbitzuan" lelopean aurkeztu dena.
Joan diren azken zortzi urteetan bezala, mundu osoko hainbat aditu urreratu dira egun hauetan Bizkaiko hiriburura, kazetaritza digitalaren egoeraz eztabaidatzera. Hitzaldi eta mahai-inguru irikietara hurbildu direnek, etxera komunikazioaren orainaren eta etorkizunaren ikuspegi anitz eta osotu batekin bueltatzeko aukera izan dute.
Aurtengo soslaiak audientzian zentratu dira, hauengan eragiteko moduetan. Soslai horiek aurkeztu dituzten adituen artean doktoreak zein komunikazio munduan lan egiten duten profesionalak egon dira: Steve Paulussen irakaslea (Belgika), Laura Ahva ikerlaria (Finlandia), Amanda Brouwers aditua (Herbehereak) eta José Alberto García Avilés irakaslea (Espainia). Aipatu Denis Renó irakasle brasildarra ere kongresuan parte hartzeko izan den arren, ezin izan dela agertu azken uneko arazoengatik eta bere ordez Manuel José Morales irakasle kolonbiarrak eman duela soslai laburtxo bat.
Edizio honetako errege eta erreginak aipatutakoak izan diren arren, mahai-inguruetan beste hainbestek hartu dute parte, eta hauen artean etxeko izenak ere egon dira: Alfredo Casares (Iruña), Xabi Paya (Algorta), Naroa Jauregizuria (Bilbo) edo Xabier Zabaleta (Donostia), esaterako.
Kongresuak jarraipen handia izan du sare sozialeta #ciberpi traola erabiliz. Teknologia pil-pilean egon den honetan, 300 bat pertsona urreratu dira kazetaritza digitalaren erronketaz aritzera, gehienak ikasle, irakasle edo adituak izan direlarik.
"BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA
AUDIENTZIEN ZERBITZUAN"












Kongresura hurbildu ziren asko eta asko Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazioko ikasleak izan ziren, bai eta irakasleak ere. Halere, egon bazeuden kuriositateak bultzatuta aretoetara urreratutakoak ere.
DATORREN URTEAN HAMARKADA

XZNK
EHUko paraninfoa den eraikin hau 600 hitzaldi baino gehiagoren lekukoa izan da martxan daramatzan zazpi urteetan. 2010ean ateak zabaldu zituenetik, era guztietako ekitaldi sozial, kultural, akademiko eta zientifikoak antolatu ditu bertan Euskal Unibertsitateak. Gero eta ekitaldi gehiago dira kanpoko entitateek burututakoak, eta horri esker eraikina erreferentziazko egoitza dabil bilakatzen Bilbo mailan.
Kongresuaren lehen edizioa 2009ko azaroan egin zenetik, aldaketa asko jazo dira bai ziberkazetaritzaren munduan eta bai kongresuan bertan ere, eta ia ohartu gabe datorren urtekoa X. edizioa izango da.
Hala aurkezten du kongresuak webgunean bere burua. Kazetaritzaren "etengabeko gaurkotze" horretan, kongresua bera ere berritze amaigabean dabil behin eta berriz, eta jadanik ez dirudi "herritarren kazetaritzaren iraultza" lelopean aurkeztu zen lehen edizioaren berbera. Aldaketa mordoa jasan ditu bere hastapenetatik, bai nazioartekotze mailagatik –2013ra arte gonbidatuak estatu mailakoak edo Portugal eta Brasilekoak ziren– bai edizio bakoitzaren ildoengatik.
Berrikuntzek eta arloko aurrerapenek suposatu dituzten aldaketak aldaketa, ordea, edizio berrienetan nabaria da hastepenetako edizioen oinordekotza. Kongresuaren helburu nagusia ziberkazetaritzaren egoera gaurkotzea eta gaian aditu direnen ekarpenak biltzea den heinean, edizio bakoitzak erantzuna eman die helburu behar horiei, unean uneko egoerara moldatuta. Gainera, bada urteek aurrera egin arren aldatu ez den zerbait: kongresuaren kokapena. Nazioarte mailako kongresu bat Bizkaiko hiriburuan ospatzeak datzan berezitasunaz gain, ez da edonolako eraikin batean egiten, EHUko Bizkaia Aretoan baino. Guzti honek are bereziagoa bilakatzen du kongresua kazetari euskaldunentzat, eta ohiartzun bat ematen die hauei mundu mailan.
Datorren urteko edizio bereziari begira, EHUko Irati Agirreazkuenaga irakasleak kontatu digu "pentsatua daukatela hizlari batzuk ekartzea zeinak edukiaz gain publikoarekin konektatzeaz dakitenak". "Hizlari batzuek oso ondo dakite zelan konektatu publikoarekin, zelan erabili estrategia edo baliabide diferenteak; ez bakarrik mikrofonoa, hitza edota gorputza, baizik eta agian baita ere beste baliabide artistikoren bat edo horrelako zerbait. Beharbada hortik joko du, pixka bat kreatibitatea edo
sormena bultzatzea izango da gure helburuetako bat 10.edizio
horretan".
Ez da ahaztu behar hamargarren berezi horretarako bidean aurtengo edizioak ere eman duela zeresan, bi egunez 300 bat pertsona bildu baititu kazetaritza digitalaren erronken inguruan eztabaidatzera. Joan ezin izan zaretenok orrialde hauetan izango duzue kongresua bizitzeko aukera, gozatu!
«Kazetaritza etengabeko eraldaketan egon den arren, gaur egun aldaketa eta ziurgabetasun garai batean dagoela dirudi, sarea eta hedabide digitalak sortu zirenekoaren antzekoa. Etengabeko gaurkotzeaz gain, informazioaren oparotasuna eta kontsumorako formato, gailu eta generoen berrikuntzarekin, kazetaritza parte-hartzailea arloko erronka nagusienetako bat da. [...] Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresuak hiritar kazetaritzaren eta kazetari elkarreragileen esperientziak eta ereduak aztertzen ditu. Arreta handia eskaintzen dio ere erabiltzaileek sortutako edukiek duten kalitatearen eztabaidari, eta audientzien eta komunikabideen harremanari, komunikazioaren demokratizazioa sendotzeko bide bezala»
