“Txudei, txunait, txugeder”: aurtengo Astelehentxutxuko lema
- Alaitz Elorrieta Barrena
- 17 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Astelehentxutxuko VII. edizioa hainbat berrirekin dator
Urtero bezala, urriko azken larunbatean (kasu honetan, 28an) Astelehentxutxu ospatuko da Gernika-Lumon. Duela sei urtetik ospatzen den egun hau, leku askotan ezaguna den Urriko Azken Astehelenaren aurreko larunbatean ospatzen da beti; egun osoan zehar toki ezberdinetako gazteak bilduz.
“Aurten gauza ezberdin eta freskoak ekarri nahi izan ditugu” adierazi du Gazte Asanbladako partaide den Xabier Lopek. “Urtero egiten dena pixka bat baztertu eta ideia berriak lortzen saiatu”. Horregatik, orain arte egun horretarako sortutako kamisetak alde batera utzi eta zapi urdin bat kaleratu dute.
Zazpigarren edizioan egongo den nobedade nagusienetako bat Gernikako musika talde ezberdinek egun honetarako sortutako abestia da. Aste luzez abestia sortzen egon ondoren, Lau Katu, Belatz eta Marenen (iazko La Voz Kids telebista programako partaide izan zen Gernikarra) eskutik heldu da abestia “TXUdei, TXUnait, TXUgeder, we will rise” lemapean. Hau da, “gaur gauean, denok batera, altxatuko gara”.
“Ni txu, ta txu? Izen zaitez txu bebai!” (2012), “Txurfieu txunamixe” (2013), “Astelehentxutxu”… zergaitik hainbeste TXU? Ondokoa azaldu du Lau Katu musika taldeko abeslaria den Aritz Mendiolak: “Gernikan zoratuta gaude TXU-rekin. Jaietan ere, San Roke egunaren ostekoa San Roketxu da eta San Roketxutxu hurrengoa. Beraz, Urriko Azken Astelehenean ere berdin: igandea astelehentxu izango litzateke eta larunbata (gure eguna) Astelehentxutxu”.
Egunean zehar egongo diren ekintzei dagokionez, urteroko pro
tagonista den paella txapelketa egongo da Merkatu Plazan. Ondoren, mus, briska, beerpong, selfie eta playback leihaketak egunean zehar. Azkenik, gauari hasiera emateko kontzertuak Pasilekuan: Belatz, Lau Katu, Etxekalte, Maren eta Xaibor.
Comments