top of page

“Picasso. Guernicaren bidaia” erakusketa Gernikan urriaren 20-25 bitartean

  • Alaitz Elorrieta Barrena
  • 22 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Picassok egindako “Guernica” obraren bidai guztiak hurbiletik aztertzeko aukera egongo da

Ostiralean ireki zen “Picasso. Guernicaren bidaia” erakustaldi dinamikoa urriaren 25erarte (aztezkena) egongo da ikusgai Gernikako Pasealekuan.


La Caixa Fundazioaren eskutik sortutako erakusketa hau, Pablo Picassok 1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu ondoren, egindako margolanari buruzkoa da. Izan ere, 1937ko maiatzean Errepublikako Gobernuak enkargua egin zuenetik gaur egun Reina Sofia Museora heldu arte izandako joan-etorriak kontatzen ditu.


Erakusketaren atzean ikerketa lan handia dago. Izan ere, Pablo Picassok egindako margolanak Paristik New Yorkera, Sâo Paulotik Stocholmera, Londresetik Milanera, eta beste hainbat lekutara egindako bidaiak xehetasun osoz kontatzen dira bertan.


Bisita-ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera 12:30-14:00 eta 17:00-21:00 tarteetan daude ateak irekita. Asteburu eta jaiegunetan, berriz, 11:00-14:00 eta 17:00-21:00 bitartean. Gainera, jende guztiarentzako bisita gidatuak ere daude aukeran; 19:00etan astelehenetik ostiralera eta 12:00etan asteburu eta jaiegunetan.


Vitoria-Gasteiz izango da erakusketaren hurrengo kokalekua. Arabako hiriburuan egongo da ikusgai hilabete oso batez; urriaren 31tik azaroaren 30era, Virgen Blanca Plazan. Hau bisitatzeko ordutegiak berdinak izango dira.



Informazio gehiago:

टिप्पणियां


ZIBERKAZETARITZA

KONGRESUA

bottom of page