top of page

"20 urte zu barik, 20 urte zugaz!"

  • Maddalen Omaetxebarria Landa
  • 13 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Hala lelopetu dute Kepa Arronategi preso gernikarrari elkartasuna adierazteko lagunartean antolatutako ekimena


Aurton 20 urte preso bete dituen Kepa Arronategiri elkartasuna adierazi guran, herenegun hasi eta gaur arte lau ekimen antolatu dituzte Gernikan. Senide eta lagun artean antolatutako egitarau honen bitartez euskal presoen egoera salatu dute.

20 urte bete dira Kepa Arronategi gernikarra atxilotu zutenetik, eta urteurrena dela eta lau ekimen antolatu dituzte herrian hiru egunetan zehar. “20 urte zu barik, 20 urte zugaz!” lelopean, etxetik 1.000 bat kilometrotara dagoen presoari elkartasuna adierazteaz gain, lagunartean antolatutako ekimen hauekin euskal presoen egoera salatu nahi izan dute senide eta lagunek.


Gaur bukatu den egitarauari herenegun eman zitzaion hasiera, iluntzeko 20:30ean Astra Kulturgunean egon ziren kontzertuekin. Igor Arzuaga, Gatibu, Ken Zazpi eta DJ Elepunto izan ziren ekitaldia musikaz girotzeko arduradunak, guztiak Gernika ingurukoak edo senideen hurbilekoak. Gaueko kontzertu nagusia Ken Zazpirena izan zen, eta taldeko abeslaria den Eñaut Elorrietak honako hitz hauek partekatu zituen hasi orduko:


«Gaurko kontzertua Kepari eskaintzekotan egon gara, baina ez dogu horrela egingo. Ez deutsegu Kepari eskainiko. Beran partez, Kepan partez eskaini gura deutsuegu zeuori, batez ere Kepan senide eta lagunori, 20 urtean bisita batera ere ez hutsik egin ez dozuen horreri, eta momentu gaitzetan zein onetan beragaz egon zarienori. Beran partez eskerrik asko eta zeuontzat kontzertua.»

Programazioaren bigarren eguna ere Astran gauzatu zen. Uxue Alberdi eta Unai Muñoak gidatutako bertso-bazkariak hainbat lagun batu zituen atzo ere kulturgunera. Bazkalostean elkartasun argazkia atera ondoren, 17:30ean mahai ingurua antolatu zen euskal preso politiko ohiekin.


Egitarauarekin bukatzeko, gaur iluntzeko 20:30ean mobilizazioa egon da herriko kaleetan zehar. Tukatukada batukadaren soinuarekin, ehunka lagun bildu dira “gauzak aldatzen ez direla eta egoerak berdin jarraitzen duela” salatzeko egitasmoz.


Informazio gehigarria:




Comentarios


ZIBERKAZETARITZA

KONGRESUA

bottom of page