GLUTEN FREE
- Irantzu Barrondo Eizagirre
- 16 oct 2017
- 2 Min. de lectura
Geroz eta gehiago entzuten dugu gluten gabeko dieta jarraitzen ari diren pertsonei buruz. Izan ere, guztiz zabaldua dago jada gluten gabeko dietak argaltzen laguntzen duela; 2013an Amerikarren artean egindako galdetegi baten arabera, %27ak uste zuten glutena haien dietatik kentzeak argaltzen lagunduko zietela hain zuzen (Alimenta). Baina benetan lortu ditzazkegu bila gabiltzan onura horiek dieta hau jarraituz, ala kateak izango dira ekarriko dizkigunak?
Hasteko, jende gehiengoak ez dakitena zera da; Zeliakoa izatea, glutenarekiko intolerantzia iraunkorra izatea dela, eta hau, gure herrialdeko hesteetako gaixotasun iraunkorrik ohikoena dela; 100 lagunetatik, bat Zeliakoa da (Euskadiko Zeliakoen Elkartearen web orrian ikusi dezakegunez). Baina badakigu zer den glutena? Glutena, hainbat laboreetan topa daitekeena proteina mota bat da, hauen artean; Garia, Espelta, Katamua, Garagarra, Zekalea, etb. Beraz hain modan jarri den gluten gabeko dieta, zereal jakin batzuk gabeko dieta da, eta gaixotasun hau duten (glutenarekiko intolerantzia) pertsonentzat bakarrik dago zuzendua. Izan ere, edozein izanda ere irentsitako kantitatea, kalte zuzena sortu dezake pertsona hauen heste meharrean, hauen artean; beherakoa, botaka, pisu galtzea, anemia eta nekea.
Baina gluten gabeko dietak benetan laguntzen al du argaltzen? Hau da azken urteetan hainbat famatuk modan jarri duten dieta. Hain zuzen ere, Miley Cirus, Victoria Beckham eta Lady Gaga bezalako famatuak ikusi ditugu hauek jarraitzen, baita pisua galtzen ere. Hala ere, ez dago inolako ebidentzia zientifikorik hau frogatzen duenik. Zeliakoek dieta hau jarraitzen hobekuntzak lortzen dituzten arren, ez du esan nahi gainontzekoek probetxurik atera dezaketenik honetatik. Are gehiago, gure osasunean eragingo du, dieta honek odoleko azukrearen oreka mantentzea zailtzen du, eta horrez gain, gluten gabeko produktuen prezioak kontuan hartuz, kaltetuak ateratzeko aukera gehiago izango zituzten
Hala ere, badaude dieta honekin argaldu dutenak ere, baina ez da dietaren eragin zuzenarengatik izan. Egiazki, bi faktorerengatik gerta leike hau; alde batetik, gluten gabeko dieta jarraitzen hasten direnak produktuen osagaiei gehiago erreparatzen diete, eta honek aukeraketa osasuntsuagoak egitera bideratzen dituzte. Eta bestetik, pertsonek Zeliakoen dieta jarraitzea erabakitzen dutenek, bai etxetik kanpo jateko edo otorduetatik kanpo “pikatzeko” arazoekin egiten dute topo, eta beraz etxean eta jatorduen barne jatea bultzatzen die.
Beraz, argi ikusi dezakegu gluten gabeko dieta honi jarraitzea hedatu egin den moda bat jarraitzea besterik ez dela, gure gorputzari onura baino kalte gehiago sortzen diena. Hau ez da lehen dieta kaltegarrien adibidea, talde honetan sartu ditzazkegu ere askok ezagutzen ditugun dieta expresa, Maiatzeko dieta, Aza soparen dieta... Hortaz, argi geratu da modaren esklabuak ez direla soilik aldizkarietan ikusten ditugun estilo tendentzia jarraitzen dituztenak, modak jada gure bizitzako aspektu guztiak barneratzen ditu.

Comentarios