Publikoarekin konektatu: markaren sorrera edukien eta imaginario kolektiboen zabalpenerako giltzarri
- miszelaneainfo
- 28 nov 2017
- 1 Min. de lectura
Markaren kontzeptu eta edukiaren inguruan egindako mahainguru honetan Xabi Paya, Naroa Jauregizuria eta Xabier Zabaleta izan ziren hizlariak. Xabi Paya bertsolari eta euskal irakasle izateaz gain, Donostia 2016ko kultur zuzendaria izan da. Naroa Jauregizuria, aldiz, soziologian lizentziatua da eta nazio markaren inguruan aritu da urte luzez. Azkenik, Xabier Zabaleta gidoilari eta produktore exekutiboa da; Pausoka programan aritu zen gidoilari bezala. Gaur egun, Goazeneko gidoi eta produkzioaz arduratzen da.
Mahainguruan zehar, markaren kontzeptuaren eta honek daukan garrantziaren inguruan aritu ziren hiru hizlariak. Bakoitzak bere alorrera eramanez (Donostia 2016, Nazio Marka eta Go!azen), hirurak zeuden ados azken helburua marka on bat lortzea dela; zure proiektua bakarra eginez eta transmititu nahi dituzun baloreak bertan erreflektatuz.

Comments