top of page

José Alberto García Avilés

  • miszelaneainfo
  • 28 nov 2017
  • 2 Min. de lectura

Kazetaritza berritzen ari da denbora guztian. Sektorea hain azkar aldatzen ari den ingurune batean gaude, non NYT bezalako eragin handiko medioei azken urteetan natiboki digitalak diren medioei (paperean soporterik ez dutenak) aurre artzen ari zaie, izan ere, azken medio bizi hauek izugarrizko audientzia izaten ari dira.


Problema, jendeak eduki informatiboak kontsumitzeko geroz eta euskarri gehiago dituela da, eta horretarako soluzio berriak bilatu behar dira, eta arrakastarekin aurrera eraman, oso garrantzitsua dena. Orduan iristen da berrikuntzaren tartea, New York Timeseko zuzendari exekutiboak esan bezala: “Berrikuntza bizi irauteko baldintza bat da, eta bizi irautea gure erreakzionatzeko trebetasunaren araberakoa da”.


Hau da hain zuzen ere José Alberto García Avilés, Elcheko Miguel Hernandez Unibertsitateko irakasleak jorratu duen gaia, Qué podemos aprender de los medios más innovadores izenburu pean. Hitzaldian zehar doktoreak berrikuntzaren perspektiba eta dimentsioez, baita kazetaritza produktu edo zerbitzu batek berritzailea izateko bildu behar dituen ezaugarriei buruz hitz egin digu, adibide ezberdinen laguntzaz.


Baina, “zer da berrikuntza?” Hau izan da irakasleak publikoari zuzendu dion lehen galdera, eta momentuan jasotako erantzunekin erantzun dio galdera berari; “Zerbait berria sortzen ari gara, edukia bereizten eta eguneratzen bideratzen gaituena”. Izan ere, berrikuntza, produktu, zerbitzu eta prozesu batzuen aldaketen aurrean erreakzionatzeko kapazitatea da, sormen tekniken bidez problema edo behar bat identifikatzeko eta konpontzeko kontsumitzaileari eta medioari balorea ezarriko dion zerbait berria da. Baina beti espero den hori lortzen duen bitartean.


“Berrikuntza guztiak ez dira berdinak”, arean ere, Garcia Avilesek azaldu digun bezala, berrikuntzak prozesuak hobetzeko, edota produktuak eta sistemak zabaldu eta hedatzeko izan daitezkeen bezala, funtsezko haustura bat ekar dezakete. Beraz bi berrikuntza dimentsio azaltzen zaizkigu: inkrementala (hobekuntzak txertatzea) eta diskruptiba (aurrekoarekiko haustura).


Aurretik aipatu bezala, kazetaritza berritzen ari da uneoro. Kazetaritza iniziatiba berritzaileenak kontuan hartuz, José A. García Avilések bere taldearekin batera, medio berritzaileen ranking bat argitaratu zuten 2014ean, posturik hoberenak natibo digitalek lortuz, hauen artean; Jot Down, El confidencial, Vizzuality eta RTVE lab. Medio hauek erabiltzaileengana iristeko formatu berriekin esperimentatzeagatik heldu dira postu hauetara, esperimentazio horiek berrikuntzaren arlo ezberdinetan emanez. Hiru arlo desberdindu ditzazkegu berrikuntzaren arloan; organizazioan berrikuntza, distribuzioan berrikuntza eta negozio ereduan berrikuntza.



Entradas recientes

Ver todo

コメント


ZIBERKAZETARITZA

KONGRESUA

bottom of page